Informazio iturria: http://www.youtube.com/watch?v=5tlJafUeTU4
Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa
Aukeraketaren zergatia:
Bideo hau hautatzeko arrazoien artean esan dezakegu, Teknologiak Irakaskuntzan gaia lantzen dutela. Horretarako, besteak beste, Etorkizun hurbileko irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan baliabide oso garrantzitsu gisa aurkezten digute, guk pentsatzen dugun eran. Gainera, ikaslearen protagonista papera azpimarratzen du. Laburbilduz, bideoan azaltzen diren ideiak defenditzen ditugulako eta dioenarekin ados gaudelako aukeratu dugu.
Iruzkina:
Komunikazio eta teknologien aroan, ezinbestekotzat deritzogu beren erabilpena haurrengan sustraitzea. Era honetan, baliabide eta bitarteko garrantzitsu bihurtuko da hezkuntzan ere.
Egokitzapenerako denbora beharko duen arren, teknologiek lana erraztu, erakargarriago egin eta autonomia handiagoz lan egiteko beta emango die ikasleei.
Aipatu nahi genuke datorren ikasturterako martxan jarri nahi duten “Eskola 2.0.” plana ere. Honen bidez, ikasle orok teknologia berrien munduan barneratzea bilatuko dute, ikasle bakoitzari ordenagailu bat eskeiniz. Pixkanaka argitaratu diren informazioen arabera, ordenagailu bakoitzaren mantenua ikasleen edota familien ardura izando dira. Iruditzen zaigu, jaso ditugun inpresioen arabera, plana erregulatzeko zailtasunak dituztela eta badakigu jakin, ikastetxe asko oraindik planaren inguruko informazioa eskuratu gabe dagoela.
Horrez gain, aurten “Ikasyz programa” txertatu dute Ikastolek L.H.ko bigarren zikloan etorkizunean beste zikloetara hedatzeko asmoz. Programa honek ikasleen autonomia modu dinamikoan lantzen laguntzen du hainbat ikasgaietarako ariketen bidez.
Iruditzen zaigu, pixkana, liburuek ordenagailuei tokia utziko dioten garai batean sartzen ari garela eta onurak ekarriko dituela hezkuntzan.