Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.


(irakurtzen jarraitzeko ikusi:http://www.hikhasi.com/artikulua/707)

Informazio iturria:http://www.hikhasi.com/artikulua/707

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa

Aukeraketaren zergatia:
Testu hau aukeratu dugu irakasgai honetan eman diren ideiekin lotura handia daukalako.
Alde batetik, askotan aipatu ditugun teknnologia berrien alde onuragarriak aipatzen dituelako eta bestetik, hauen erabilpena hezkuntzan bultzatzen duelako.

Iruzkina:
Testuak hasiera batean, tekonologia berriak hezkuntzan sartzeko arrazoi bat ematen digu, hauek hezkuntza arloan aukera interesgarri batzuk azaltzen dizkigutela.
Hau egia bada ere, jende asko, oraindik, teknologia berrien aurka agertzen da.

Gure ustez testu honen bidez lortu nahi den gauzetako bat pertsona hauen ustea aldatzea da eta horretarako, lehendabizi teknologia berrien inguruan izan diren usteak aztertu egiten ditu eta gero hauen erabilpena onuragarria dela argudiatu egiten du.

Esan dugun bezala lehenengo lerroetan teknologia berrien inguruan egon diren uste ezberdinak aztertzen dira, adibidez hasiera batean ordenagailuak izugarrizko itxaropena sortu zutela eta batzuk ordenaiagailuak irakasleen ordez arituko zirela pentsatzera ere ailegatu zirela. Gero uste hau aldatu zen eta ordenagailuak alde batera utzi ziren makina garestiak zirelako eta ezertarako balio ez zutela argudiatuz. Baina azkenik, internet sortu zenean makina hauekiko ikuspegia berriro ere aldatu egin zen.
Egia da interneten agerraraztapenak zekulako iraultza suposatu zuela teknologia berrien inguruan, honek ate asko ireki zituelako.
Hezkuntza arloari begira, hau baita guk landu beharrekoa, esan dezakegu era askotako abantailak ekarri zituela, adibidez testuan aipatzen den posta elektronikoaren erabilpenaren bidez testuak momentuan bidali eta irakurtzeko aukera, testuak formatu digitalean gordetzeko aukera, txat solasguneen bitartez beste estatuetako ikasleekin hitz egiteko aukera, web orrien bidez edozein eratako informazioa bilatzeko aukera...
Hnen bitartez gainera irakaskuntzaren helburu ugari lortu daitezke, adibidez ikasleen motibazioa handitzea eta ikaslearen autonomia ere sustatzea.

Hau guztia ikusita inork uka dezake teknologia berriak hezkuntzan erabili behar direla, baina orain beste era bateko galdera bat sortzen zaigu: eta nola edo zer neurritan integratuko ditugu teknologia berri hauek ikastetxeetan edo hezkuntzan?
Hau erantzun luzeko galdera izan daiteke eta guk testu honetako helburua argi eta garbi aztertu ondoren galdera honen erantzuna beste momentu baterako utziko dugu.

Comments (0)

Publicar un comentario