Infrormazio iturria: http://www.youtube.com/watch?v=0y93Jv49bIs
Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.
Aukeraketaren zergatia:
Bideo hau aukeratzea interesgarria iruditu zaigu, denok dakigun bezala, edozerk gauza abantaila eta desabantaila batzuk dituelako eta horrela guk teknologia berrienak ikusi ondoren, hauek onuragarriak diren edo ez pentsarazteko.
Iruzkina:
Bideo honetan, besteetan ez bezala, teknologia berrien desabantailak ere aipatzen dira, eta hauek jakitea edo ezagutzea ere interesgarria da teknologia berrien inguruan informazio gehien izateko eta horrela haietaz daukagun iritzia era batean osatuagoa izateko.
Abantailak ere aipatzen ditu,adibidez bizitza errazten digutela, baina gure ustez testu honetan gehiago goraipatzen dira desabantailak.
Hasiera batean teknologia berrien desabantailak argi ikusteko gaur egungo eta lehengo haurren artean konparaketa bat egiten digu, ikusi ahal izateko gaur egungoak euren artean askoz gutxiago erlazionatzen direla eta denbora gehiago ematen dutela etxean bakarrik jolasten. Aldiz lehengo haurrek kalera gehiago ateratzen zirela esaten du eta etxean egotean ere bideojokoekin egon beharrean jolas tradizionalekin zeudela.
Gure ustez guzti hau egia da modu batean, baina pentsatzen dugu aldaketa hau ez dela teknologia berriengatik soilik gertatu. Aldaketa honetan gurasoak badaukate erantzukizun handia. Egia da teknologia berriekin jolasean geratzen direla haurrak etxean, baina gurasoek bere seme-alabak zertan diharduten jakin behar dute eta behar denean kalera lagunekin jolastera bidali behar dituzte. Haur bat ordenagailu aurrean egun osoa egotea ez da teknologia berrien errua, baizik eta bere gurasoen desatentzioaren ondorioa.
Gure ustez bideojokoak noizbehinka haurrak entretenitzeko onuragarria izan daiteke eta ordenagailua informazioa eskuratzeko, baina gauza guztiak bezala neurri egokian hartzen baditugu onuragarriak izango dira, baina kantitate handitan hartuta erabat ezegokiak gertatuko dira.
Laburbilduz, esan dezakegu egia dela teknologia berriak abantaila asko eta desabantailak dituztela, baina desabantailak zuzendu daitezkeen gauzak direla.
Comments (0)
Publicar un comentario