Google maps-en tutoriala

0

tvander on livestream.com. Broadcast Live Free

Pixton-en tutoriala

0

tvander on livestream.com. Broadcast Live Free

Jigsaw planeten tutoriala

0

Watch live streaming video from tvander at livestream.com

Time for time-en tutoriala

0

tvander on livestream.com. Broadcast Live Free

Scratch-en tutoriala

0

Watch live streaming video from tvander at livestream.com


Egileak: Erlantz Olealdekoa, Mikel Nieto eta Ander Lopez

Vokiren tutoriala

0

Watch live streaming video from tvander at livestream.com


Egileak:Mikel Nieto, Ander Lopez eta Erlantz Olaldekoa.

Mindomoren tutoriala

0

Watch live streaming video from tvander at livestream.com


Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdkoa.

Sekuentzia didaktiko digitala

0

Helburu orokorra:

Ikasleek interakzioaren bidez animaliak eta hauek osatzen duten sare trofikoa ezagutzea eta barneratzea.

Ikasleen abiapuntua ikertu:

Klasean eztabaida bat sustatu. Beraiengan suertatzen diren erreakzioak behatu eta aztertuz, hortik abiatuta gure sekuentziaren planteamendua moldatzeko.

Haurren jakin nahia piztu:

Uste dugu haurrentzako motibagarria eta aberasgarria izango dela sekuentzia didaktikoan zehar erabiliko dugun materiala eta baliabideen eraikuntzan parte hartzaile nagusi izatea. Era honetan, umeen inplikazioa indartuko dugu.

Horretarako teknologia berriak erabiliko ditugu, http://en.origami-club.com//animal/index.html web orrian aurki dezakegun papiroflexia programa kasu.

Ikasleak prozesuaren arduradun eta ardatz nagusi direla sentitzeak ikasteko nahia piztuko die.

Erakutsi zein den helmuga:

Gure asmoa, haurrek bizi zikloa eta animalien sare trofikoa ezagutzea izango da, beren inguruko errealitatera gehiago hurbiltzeko.

Errubrika:

Ebaluazio irizpideak

Neurgailuak

Bai

Gutxi gora behera

Ez

Adierazpen plastikoa

(%10)

Programa informatikoan adierazitako pausoen jarraipena.

%100

%50

%0

Jarrera parte hartzailea

(%10)

Interesa erakutsi egiten diren jardueretan.

%100

%50

%0

Baliabide informatikoen erabilera

(%10)

Programa informatikoa euren kabuz maneiatzeko gai.

%100

%50

%0

Sare trofikoa kontzeptuaren barneratzea

(%70)

Komikia.

%100

%50

%0

Ibilbidea diseinatu:

- Egin beharreko ekintzak

a) Lehenik eta behin, ikasleen ezaguera mailaz jabetzeko gaiari buruzko eztabaida planteatuko dugu klasean.

b) Jarraitzeko, ordenagailu gelara joango gara, eta bertan, http://en.origami-club.com//animal/index.html web orritik bakoitzak papiroflexia bidez egingo duen animalia hautatuko du.

d) Programak proposaturiko pausuak jarraituz, ikasle bakoitzak bere animalia eraikiko du.

e) Behin eskulanak bukatuta, haurrek dagozkien animalien rolak betez interaktuatu beharko dute.

f) Ariketa bukatzean, ondorioez hausnartuko dugu. Adib.: katuari esango diogu ea zer gertatuko litzatekeen sagu guztiak jango balitu…

Hausnarketaren helburua, sare trofikoak ziklo bat betetzen duela azaltzea izango da eta hautsi ezkero oreka galtzen dela.

g) Hausnarketa egin ondoren ikasleei ikasitako sare trofikoaren kontzeptua komiki baten bidez adieraztea eskatuko zaie.

- Erabili behar diren errekurtsoak

- Denboraren kudeaketa

Ordubeteko lau saiotan banatuko ditugu eginkizunak.

1.- Eztabaida eta animalien aukeraketa lehenengo saioan burutuko ditugu.

2.- Bigarren saioa adierazpen plastikoa landuz animaliak egitera bideratuko dugu.

3.- Segidan, ordu erdi inguru izango dute ikasleek gainontzeko animaliekin interaktuatzeko eta beraien sorkuntzaz gozatzeko. Saioaren bigarren tartean, atera dituzten ondorioak plazaratzeko eta osatzeko unea izango dugu.

4.- Azken saioan, komiki batetan ikasirikoa islatzea eskatuko zaie, horretarako hainbat animalia erabili beharko dituztelarik.

Sekuentzia Didaktiko Digitala

0

Sekuentzi didaktiko digitala ikusteko. hemen sakatu.

Orduak ezagutzen

0












Helburu hezitzailea:

“Time for time” bitartekoak ordulariekin lan egiten eta bertan azaltzen den orduak interpretatzen ikasten laguntzen du. Alegia, haurrei beren burua denboran kokatzen irakastea eta denboran ematen diren aldaketez ohartzea dugu helburu.

Landutako gaitasunak eta hauen zergatia:

Eguneroko errealitatean kokatzeko helburuarekin, denbora eta jasaten dituen aldaketak ulertzea bilatuko dugu. Horretarako, gurean denbora kontrolatzeko tresna erabiliena erabiltzen irakatsiko diegu.

Nori zuzendua:

Bitartekoa aukeratzerakoan, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. zikloetarako erabilgarria litzatekeela pentsatu dugu.

Dakartzan abantailak:

Bitarteko honen erabilerak denbora aprobetxatzea dakar ariketak azkarrago egiteko aukera ematen duelako. Horrez gain modu interaktiboan lan egiteak dibertigarriago bihurtzen du haurren lana.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Internetera konektaturiko ordenagailuak besterik ez dira behar.


Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdkoa.

Non bizi zara?

0


Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa


Helburu hezitzailea:

Google maps gauza askotarako erabili daitezke, bai lekuak bilatzeko, bai lurraldeak ezagutzeko, bai eskalak lantzeko, bai bizi zaren lekua hobeto ezagutzeko...

Guk egindako ariketa honen helburua da ikasleak jakin dezan non bizi den.

Ariketa honen bitartez ikasleak ikusiko du bera bizi den lekua beste eremu askoz ere handiago baten barruan kokatzen dela.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Lehenengo eta behin guztietan landutako teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna aipatu behar dugu.

Ondoren gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna ere lantzen dela esan dezakegu, haurrak ikusiko baitu bere burua mesprezagarria dela lurralde osoaren tamainarekin konparatuta eta horrela jakingo du talde handiago baten parte dela.

Autonomiarako gaitasuna ere landuko da, haur bakoitzak bere etxea bilatu behar izango duelako.

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako haurrentzat egokia izan daiteke, gure ustez hori baino lehenago lantzea zail samarra izango delako.

Mailaren arabera gauza ezberdinetarako erabili daiteke.

Dakarren abantailak:

Haurra programa honen bitartez gauza asko ikasi ditzake, adibidez mapak egiten, eskalak lantzen, lurraldeen izenak eta kokapena...

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua internet sarbidearekin.


Ver mapa más grande

Voki Planetak.

0


Get a Voki now!



Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.


HELBURU HEZITZAILEA:
Voki honen helburu nagusia haurren interesa piztea eta inplikazioa lortzea da. Haientzat motibagarria izan daiteke lagun birtual bat izatea eta horrela ikaskuntza erakargarriago bat bultzatzen dugula pentsatzen dugu.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA:

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Beste bitartekoetan ez bezala, honetan haurrek ahozkotasuna lan dezakete. Honengatik gaitasun hau lantzen dela uste dugu.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna
Bitarteko honek teknologia digitala nola erabili behar den jakiten laguntzen du.

NORI ZUZENDUA?
Gehienbat Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako egokia dela uste dugu. Hurrengo bi zikloetan ere erabili daitekeela uste dugu, baina eduki aldetik ez dugu uste gehiegi sakondu behar denik programa honetan, motibagarritasuna galdu daitekelako.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Programa honek duen abantailarik nagusiena motibagarritasuna da.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Nahikoa izango da klasean proiektore bat eta ordenagailua egotea. Hala ere, komenigarriena ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea izango zen.

Animiliak ezagutzen- Gaztelera

0




Helburu hezitzailea:

Bitarteko honen bidez, haurrek, dibertituz eta teknologia berriak erabiliz ikastea bilatzen dugu.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Programa informatikoa erabiliz era praktikoan zenbait eduki lantzeko aukera daukagu; kasu honetan gazteleraz abereen izenak, puzzleak eginez ikasiko dituztelarik.

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzarako aproposa iruditzen zaigu eta gainera malgua dela kontuan harturik ziklo guztietara molda dezakegu. Gure kasuan, lehen ziklorako erabiliko dugu nahiko erraza iruditzen zaigulako.

Dakartzan abantailak:

Era dinamikoan lan egiteko parada ematen duela azpimarra dezakegu, eta aipatu legez jarri nahi dugun irudia gure kaxa hautatu eta pertsonalizatu dezakegunez, egokitu egin dezakegu ikasleen beharrizanetara.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Sarera konektaturiko ordenagailua.

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.

Euskal Herria ezagutzen

0

Conoce más sobre este proyecto

EGILEAK: Mikel Nieto, Erlantz Olealdekoa eta Ander Lopez

Helburu hezitzailea:

Scratch programaren bitartez hainbat helburu lortu daitezke, beti jorratuko dugun gaiaren arabera.
Gure kasuan haurrak Euskal Herriko probintziak eta haien Hiriburuak ikastea izango da.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Beste bitartekoetan bezala, hemen ere teknologia berriak tratatzeko gaitasuna landuko da, programa honekin ibiltzeko ezinbestekoa delako ordenagailua eta internet era egokian erabiltzea.

Honetaz aparte autonomiarako gaitasuna ere jorratu daiteke, haur bakoitzari bere Scratch propioa egitea esaten bazaio.

Gure kasuan geografiarako gaitasuna landuko da, haurrak bizi diren lurraldearen izenak ikasi behar dituztelako.


Nori zuzendua:

Gure Scratch-a bigarren edo hirugarren mailako ikasleei zuzenduta dago, baina Scratcha erabilera klasean jorratzeko, hori bosgarren edo seigarren mailan sartuko genuke.

Dakartzan abantailak:
Eduki ezberdinak ikasteko modu ezberdin, berri eta interesgarri bat denez haurrak motibatuta edukiko ditugu.

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua interneterako sarbidearekin.




Mindomo. Planetak

0

Gure mindomoa ikusteko hemen sakatu

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.

HELBURU HEZITZAILEA:
Haurrak planeta ezberdinak ezagutu eta hauek egoki ezberdindu eta irudikatu ahal izatea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
Haurrak teknologia erabiltzen ikasiko dute. Mindomorekin ibiltzeko beharrezkoa da haurrek ordenagailu bat izatea eta hau maneiatzen jakitea.
Gainera zientzietako alor bateko informazioa jasoko dute mindomoaren bidez.
hau guztiagatik gaitasun hau lantzen du ariketa honek.


- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek Mindomoa sortzen badute, haien autonomia bultzatzen ariko gara. Beraz, gaitasun hau lantzen ariko ginateke.


NORI ZUZENDUTA DAGO?
Guk egindako mindomoa Lehen zikloan erabiltzeko egokia da, planeten gaia bertan ematen delako baina programa honek ematen dizkigun aukerak aprobetxagarriak dira Lehen Hezkuntza osorako.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Mindomoa betiko irakasteko modua baino bisualagoa da. Argazkiak txertatu daitezke eta baita bideoak ere. Gainera ez dago zergatik eskema testuz bete, nahi bada notak txertatu daitezke eta horrela grafikotasuna handiagoa da.
Beste abantaila bat haurrak berarekin ibili ahal izatea da. Haurrek berarekin ibili ahal izatea oso abantaila handia da, eginez ikusiz baina gehiago ikas daitekeela uste baitugu.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
Mindomorekin aritzeko haur bakoitzak ordenagailu bat izatea, eta bertan interneta edukitzea nahikoa izango dira.

KOMIKIA

0


EGILEAK: Ander Lopez, Erlantz Olealdekoa eta Mikel Nieto


Helburu hezitzailea:

Guk egindako komiki honetan natura zaindu behar dela irakasteko egina dago. Natura zaintzearen garrantzia ikasleek ikustea da komiki honen helburua, baina noski, programa honen bidez hainbat eta hainbat komiki egin daitezke eta hortaz, egiten dugunaren arabera helburuak aldatzen joan daitezke.

Gure komikia alde batera utziz eta Pixton programaren helburua aztertzen badugu, esan dezakegu hau ikasleak komikiaren munduan sartzea eta honen bidez euren imajinazioa garatzea izan daitekeela.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Argi eta garbi ikusten da bitarteko honen eta guztien bitartez, teknologia berrien erabilera lantzen dela eta autonomiarako gaitasuna ere lantzen dela begi bistakoa da, haurrak saiatuko direlako bakoitzak bere komikia egiten.

Hauetaz aparte komikiaren gaiaren arabera gaitasun bat edo bestea landu daiteke, baina guztietan landuko den gauza bat hizkuntza da, irudiak egiteaz aparte elkarrizketa ere ezinbestekoa delako komikietan.

Nori zuzendua:

Lehen Hezkuntzako edozein mailatako haurrentzat egokia izan daiteke. Komikiak irakasleak lantzen baditu gero klasean erakusteko lehenengo ziklorako egokia gertatuko da eta ziklo honetatik aurrera haurrak euren komikiak egiteko gai izango dira.

Dakarren abantailak:

Haurra programa honen bitartez komikiak ezagutuko ditu, hauek egiteko pausuak, zailtasunak...

Erabili beharreko errekurtsoak:

Ordenagailua internet sarbidearekin.


Teknologia berriak: aurrerapasu bat

0



Informazio iturria: http://www.youtube.com/watch?v=kocZTQJEidI

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.

Aukeraketaren zergatia: Bideoak planteatzen duen erreflexioagatik aukeratu dugu ekarpen hau: Zein izan da teknologiaren eragina hezkuntzan?

Iruzkina: Bideo hau oso interesgarria iruditu zaigu bereziki, lehen aukeraketaren zergaitian esan bezala, bertan planteatzen den erreflexioarengatik. Zein izan da teknologiaren eragina hezkuntzan? Gizartearen eboluzio teknologikoa eta hezkuntzan eman den eboluzioa batera joan dira? Atzeratuta gelditu da eskola eta hezkuntza erakundeetan erabiltzen den teknologia?
Argi dago teknologia berrien garapena izugarrizko abiaduran igaro dela azkeneko urteotan eta badirudi igaroko dela hurrengo urteetan.
Garapen honek aldaketa ekarri eta suposatu du gizartean; gizakien arteko erlazioak aldatu egin dira, komunikatzeko erak ez dira aintzinako berdinak, dibertitzeko eta denbora librea okupatzeko jarduerak ere ez dira lehengoak...
Argi dago ba, gizartea aldatu egin dela, eta hau teknologia berrien sarrera eta honen hurrengo garapenarengatik izan dela baina ez dugu uste aldaketa hori hezkuntzan eta hezkuntza erakundeetan hain nabaria izan denik.
Hezkuntzak eta hezkuntza erakundeek trasmititzen diguten sentsazioa espaloi bat beherago dihoanaren sentsazioa da, pausuak eman ematen dira, bai, baina uste dugu pausu hauek berandu ematen direla teknologia berrien garapenaren abiadurarekin alderatuz.

Tekonologia berrien abantailak eta desabantailak

0



Infrormazio iturria: http://www.youtube.com/watch?v=0y93Jv49bIs

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.

Aukeraketaren zergatia:

Bideo hau aukeratzea interesgarria iruditu zaigu, denok dakigun bezala, edozerk gauza abantaila eta desabantaila batzuk dituelako eta horrela guk teknologia berrienak ikusi ondoren, hauek onuragarriak diren edo ez pentsarazteko.


Iruzkina:

Bideo honetan, besteetan ez bezala, teknologia berrien desabantailak ere aipatzen dira, eta hauek jakitea edo ezagutzea ere interesgarria da teknologia berrien inguruan informazio gehien izateko eta horrela haietaz daukagun iritzia era batean osatuagoa izateko.

Abantailak ere aipatzen ditu,adibidez bizitza errazten digutela, baina gure ustez testu honetan gehiago goraipatzen dira desabantailak.

Hasiera batean teknologia berrien desabantailak argi ikusteko gaur egungo eta lehengo haurren artean konparaketa bat egiten digu, ikusi ahal izateko gaur egungoak euren artean askoz gutxiago erlazionatzen direla eta denbora gehiago ematen dutela etxean bakarrik jolasten. Aldiz lehengo haurrek kalera gehiago ateratzen zirela esaten du eta etxean egotean ere bideojokoekin egon beharrean jolas tradizionalekin zeudela.

Gure ustez guzti hau egia da modu batean, baina pentsatzen dugu aldaketa hau ez dela teknologia berriengatik soilik gertatu. Aldaketa honetan gurasoak badaukate erantzukizun handia. Egia da teknologia berriekin jolasean geratzen direla haurrak etxean, baina gurasoek bere seme-alabak zertan diharduten jakin behar dute eta behar denean kalera lagunekin jolastera bidali behar dituzte. Haur bat ordenagailu aurrean egun osoa egotea ez da teknologia berrien errua, baizik eta bere gurasoen desatentzioaren ondorioa.

Gure ustez bideojokoak noizbehinka haurrak entretenitzeko onuragarria izan daiteke eta ordenagailua informazioa eskuratzeko, baina gauza guztiak bezala neurri egokian hartzen baditugu onuragarriak izango dira, baina kantitate handitan hartuta erabat ezegokiak gertatuko dira.

Laburbilduz, esan dezakegu egia dela teknologia berriak abantaila asko eta desabantailak dituztela, baina desabantailak zuzendu daitezkeen gauzak direla.



Blogak irakaskuntzan

0

Blogak “moda” bat baino zerbait gehiago dira. Interneten izan den “iraultzaren” motorra izan dira. Horien bidez, Interneteko erabiltzaileen artean komunikazio bide berria zabaldu da, informazioa eta ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko filosofia berria eta, nola ez, irakaskuntzan dihardugunontzat gure ikas prozesuetan eragiteko aukera berria.


(irakurtzen jarraitzeko ikusi: http://www.hikhasi.com/artikulua/1618 )

Informazio iturria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1618

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa.

Aukeraketaren zergatia:
Artikulu hau aukeratu dugu oso aproposa iruditu zaigulako jorratzen ari garen gaiarekiko. Teknologia berrien erabilpena lantzen ari garen ikasgai honetan blog baten bidez egin behar da gure ebaluaketa, hortaz, blogen garrantzia irakaskuntza - ikaskuntza prozesuan.

Iruzkina:
Blogak Interneten izan den "iraultzaren" motorra izateaz aparte ikaskuntza - irakaskuntza prozesuaren beste tresna edo baliabide bilakatu dira. Blogek ikaskuntza - irakaskuntza prozesuan ematen duten aukeren poltsa izugarria eta agortezina da.
Hezkuntza prozesua eta teknologia berrien erabilpena, lotuta joan behar diren bi kontzeptu dira. Gu, teknologia berrien erabilpenaren aldeko apostua egiten dugu eta blogen aldekoa bereziki, blogak izugarrizko aukerak ematen dizkigulako. Adibidez, klasean egindako jarduera baten nondik norakoak, klasean jorratu behar den gaiarekin erlazionatutako gauzak, irtenaldi baten argazkiak... klaseko blogean txertatu daitezke. Honekin, bai ikasleei eta bai ikasleen gurasoei klaseko jarduerak gertuagotik bizitzeko aukera ematen zaie, eta hauen inplikazioa areagotu egiten dela uste dugu.

Teknologia berriak: Teknologia berriak hezkuntzan

0

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.


(irakurtzen jarraitzeko ikusi:http://www.hikhasi.com/artikulua/707)

Informazio iturria:http://www.hikhasi.com/artikulua/707

Egileak: Ander Lopez, Mikel Nieto eta Erlantz Olealdekoa

Aukeraketaren zergatia:
Testu hau aukeratu dugu irakasgai honetan eman diren ideiekin lotura handia daukalako.
Alde batetik, askotan aipatu ditugun teknnologia berrien alde onuragarriak aipatzen dituelako eta bestetik, hauen erabilpena hezkuntzan bultzatzen duelako.

Iruzkina:
Testuak hasiera batean, tekonologia berriak hezkuntzan sartzeko arrazoi bat ematen digu, hauek hezkuntza arloan aukera interesgarri batzuk azaltzen dizkigutela.
Hau egia bada ere, jende asko, oraindik, teknologia berrien aurka agertzen da.

Gure ustez testu honen bidez lortu nahi den gauzetako bat pertsona hauen ustea aldatzea da eta horretarako, lehendabizi teknologia berrien inguruan izan diren usteak aztertu egiten ditu eta gero hauen erabilpena onuragarria dela argudiatu egiten du.

Esan dugun bezala lehenengo lerroetan teknologia berrien inguruan egon diren uste ezberdinak aztertzen dira, adibidez hasiera batean ordenagailuak izugarrizko itxaropena sortu zutela eta batzuk ordenaiagailuak irakasleen ordez arituko zirela pentsatzera ere ailegatu zirela. Gero uste hau aldatu zen eta ordenagailuak alde batera utzi ziren makina garestiak zirelako eta ezertarako balio ez zutela argudiatuz. Baina azkenik, internet sortu zenean makina hauekiko ikuspegia berriro ere aldatu egin zen.
Egia da interneten agerraraztapenak zekulako iraultza suposatu zuela teknologia berrien inguruan, honek ate asko ireki zituelako.
Hezkuntza arloari begira, hau baita guk landu beharrekoa, esan dezakegu era askotako abantailak ekarri zituela, adibidez testuan aipatzen den posta elektronikoaren erabilpenaren bidez testuak momentuan bidali eta irakurtzeko aukera, testuak formatu digitalean gordetzeko aukera, txat solasguneen bitartez beste estatuetako ikasleekin hitz egiteko aukera, web orrien bidez edozein eratako informazioa bilatzeko aukera...
Hnen bitartez gainera irakaskuntzaren helburu ugari lortu daitezke, adibidez ikasleen motibazioa handitzea eta ikaslearen autonomia ere sustatzea.

Hau guztia ikusita inork uka dezake teknologia berriak hezkuntzan erabili behar direla, baina orain beste era bateko galdera bat sortzen zaigu: eta nola edo zer neurritan integratuko ditugu teknologia berri hauek ikastetxeetan edo hezkuntzan?
Hau erantzun luzeko galdera izan daiteke eta guk testu honetako helburua argi eta garbi aztertu ondoren galdera honen erantzuna beste momentu baterako utziko dugu.